XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) urte askoz artzai zebillen gizon zartua urbiltzen zait esanaz: euri bildurraz dago, jauna? - Bai, ba.

- Zuk igarriko diozu? - Bai, jauna, gaur eztugu euri bildurrik.

- Ez ote? - Ez, jauna, ez.

Siñestatu nion gizonari, baño nere bildur pixka barruan nuan, geroxago atera zan eguzkiak, bere aurrean artu-ta baleramazki bezela, odeiak ondatu zitueneraño.

Gertaera ontaz nai dizut adirazi nolakoa izan bear duan zure siñismenak.

Artzai arrek siñisten zuan egun artan etzala euririk.

Arrek ala uste zuan beintzat.

Baño bai al-zekin ziur edo beraz? Bere ustez bai; oartua zegoalako, alako aizea, ta alako odeiak, alako goizgiroakin zetortzenetan etzuala euririk botatzen.

Artzai ura, berak oartu zuanaz eta igarritzen zionaz zegoan etsirik eta siñetsirik, etzuela euririk egun artan botako.

Baño zuk k. maittea, zergatik siñistu bear dezu Jainko-gauzetan? zerorrek igarritzen diozunaz edo zerorri ondo edo txarto irudi zaizunaz edo oartzen dezunaz? Ez orixe.

Edo zerorrek ikusi dezunaz? Ezta ere.

Zu etzera nor, Jaungoikoaren izkutuko gauzak zerez ikasteko, nola diran igarritzeko edo ala edo ola izan bear dutela oartzeko.

Jaungoiko gauzetan, dakizkinari entzun bearko da bada, nik artzai zarrari bezalaxe.

Jaungoiko berari edo arrek erakutsiari geroztikan.

Artzaiaren esana siñetsi nuan nik egun artan.

Arren lekuan aur batek esan balit siñetsiko aI nion? Ez iñola ere.

Gizon ergel batek esan balit? Ezta ere.

Siñetsi nion gizon zintzoa ta asko ikusia irudittu zitzaidalako, baño alako bildur pixkat barruan geldittu zitzaidan alare.

Fedeko gauzetan edo Jaungoikoak siñismenaz erakusten dizkigun gauzetan ordea, askoz obekiago siñetsi bear degu.

Gizon zintzoenak eta geien jakiñenak ere zer ikusteko dute Jaunaren ondoan? Ta auei siñisten ba-diegu, Jaungoikoari ez siñetsi? Auek gezurra arrtu dezakete egitako; ez ala Jaungoikoak.

Auen iruditua beste aldera atera diteke, ez ordea Jaungoikoana.